Ziurtapenerako maila desberdinak Zuraren eraldaketa sektorearen atomizazioa dela eta, bi ziurtapen maila ezarri dira: BanakakoaEnpresa bakar batek prozesuan barneratua izatea eskatzen du PEFC España benetakotzen duen entitate bateri TaldekakoaNolabaiteko parekotasuna duten hainbat enpresek –geografikoki hurbil egotea izan daiteke – legez sortutako enpresa baten bitartez taldekatzen dira, asken honek ziurtapena eskatzearen ardura eta ondoren honen iraupena zainduko duelarik.
Zaintza Katearen Ziurtapena PEFC sistemak Zaintza Katea ziurtatzeko bi aukera kontenplatzen ditu Lehenengoa produktuaren banaketa fisikoa da, zeinetan ziurtaturiko zura lerrotan edo bereiztutako denboretan manufakturatzen den, ziurtaturik ez dauden basogintza produktuekin nahasteko aukerarik gabe. Hau posible ez denean, portzentaia edo fluxu sistema bat existitzen da, dokumentatutako kontrol zorrotzekin, zeinetan zerrategi batera jatorriz ziurtatutako %30eko zura heltzen bada, soilik bere produkzioaren %30 mantendu dezake kontsiderazio hori.
Auditoretza Auditoretza agente independentea den auditore batengatik egiten da, PEFC sistematik kanpo dagoena, eta erabilitako zuraren jatorria eta eraldaketarako industrietatik egindako ibilbidea egiaztatzen du. Eginkizun honetaz arduratzen diren auditoreen sinaduren benetakotasuna ENACen erantzukizuna da (Ziurtapenerako Elkarte Nazionala), helburu honetarako Zientzia eta Teknologi Ministerioak onartua. Prozesua bukatutakoan -zein termino orokorretan Kalitate sistemaren ezarpenarekin parekatzen den – enpresak PEFC logotipo ofiziala erabili ahal izango du, eskuratutako produktua irizpide jasangarriekin kudeatua izan den basoetatik datorrela hornitzaileei eta bezeroei adieraziz. |
|
|
|