Zuraren abantailak
1.- Ingurugiroarentzako abantailak
  • Zura lehengai ekologikoena da: produktu natural bat da, hurrenez hurreneko landaketa, laborantza, mantentze eta mozketetan prozesu industrialik behar ez duena eta bere eraldaketaraino ingurugiroarentzako garrantzizko eragin kaltegarririk sortzen ez duelarik.
  • Zura energiaren kontsumoan intentsibotasun gutxiago du: bere eraldaketa prozesuak (mozketa, garraioa, zerratzea, etb.) altzairua, aluminioa, plastiko, porlana,..bezalako materialek baino energia gutxiago behar izaten du
  • Zura birziklagarria da: bere deribatuek teknologi edo eta prozesu industrial sofistikaturik ez dute behar taula, paperarentzako pasta, biomasa, zerrauts etb. bezalako materialen bihurketarako.
  • Zura biodegradagarria da: material honetatik eratorritako edozein produktuk ez du inolako kutsadura arazorik suposatuko lurra, ura edo atmosferarentzat.
  • Zurak aldaketa klimatikoa gutxitzen laguntzen du: basogintzara dedikatutako basogintza – hedapenek, baso naturalek bezala, Karbonoaren isurbide bezala jokatzen dute, CO2 finkatuz, zein berotasun globala sortzen duen `Egutegi Efektuaren´ eragile nagusiena den.
  • Normalean, zurarekin eginiko produktuek (altzari, lur, horma, marko, etb.) `Karbonoaren mantentze´ efektua beren bizitza erabilgarri guztian daukate
  • Zura eraikuntzarako material jasangarriena da: Material anitzen bizitza zikloen hainbat ikasketek diotenez, mineral edo metalezko elementuen aurrean, soilik egurretik eratorritako elementuek isuri negatibo argiak aurkezten dute. Adibidez: porlana zuragatik ordezkatzea 0,725 eta 1,01 CO2 tona, hormigoi motaren arabera, eta adreiluaren ordezkapenak 0,922 CO2 tona metro kubikoko aurreztea suposatzen du zuraren alde.
  • Karbono dioxidoaren emisioen aurrezkiaren ikasketek 5 eta15 tona berotegi efektuko gas galarazi daitezkeela adierazten dute etxe bakoitzeko ormak adreiluz edo porlanaz izan beharrean egurrezkoak badira. Eta markoei dagokionez, egurrezko 10 leihoko CO2 tona erdi aurrezten da (PVCrekin parekatuz) eta lau tona (aluminioarekin konparatuz). Termino orokorretan, adreilu ordez egurrez eraikitako etxebizitza erdiak karbonoaren emisioak 10 tonan gutxituko lituzke eta etxebizitza europarren %10 soilik egurrez eraikita baleude emisioak 1,8 milioi tonetan gutxituko lirateke, europar emisio totalen %2a.

 

2.- Euskal ekonomi eta enplegurako abantailak
  • Zuraren erabilerak Euskal Herrian aberastasuna sortzen laguntzen du: Euskal Autonomi Erkidegoan erregistraturiko 20.000 baso jabe txikiekin batera, lehen eraldaketarako basogintza sektoreak eta paperaren industriak 120 enpresa inguru biltzen dute, 440 milioi euro inguruko urteko negozio bolumena izanik.
  • Zuraren erabilerak Euskal Herrian enplegua sortzen laguntzen du. Jabeek, errematatzaileek, zerrategiek eta paper fabrikek 3.000 baino langile gehiagoei lana ematen diete Euskal Autonomi Erkidegoan.
  • Zuraren erabilerak Euskal nekazalgoa mantentzen laguntzen du: nahiz eta jarduketa baxua izan, lehen sektorearen iraupena ezinbestekoa da Euskal Herriarentzat hainbat puntu desberdinetan (ekonomiko, elikadura, ingurugiro, lurralde antolakuntza eta baita kultura ere). basogintzak baserritar askorentzat osagarrizko sarrerak suposatzen du nekazal edo abeltzaintza ustiapenetarako, hedapen txikiegiak direla eta errentagarritasunean zailtasunak planteatzen dutelako.

 

3.- Gizartearentzako abantailak
  • Basoa eta zura Euskal Herriari bat datoz: mitologia, kirola, artisautza, toponimia, heraldika, abizenak eta gure kulturaren beste hainbat aspektu era estu batetan zuhaitzei loturik daude horregatik, hauek zaintzera laguntzen duen edozerk gure tradizioen mantenurako izango da.
  • Basoak lurraren sendotasuna eta kalitatea hobetzen laguntzen du. Orografia maldatsuetan, oso identifikagarria Euskal Herriko alderik handienean, lursail arbolatsuek euriaren efektuarengatiko higadura saihesten dute, bioaniztasun gehiago eskainiz.
  • Basoak gizartearen aisialdira laguntzen du: mendizaletasuna, xendazaletasuna, trekking, ehiza, perretxikoen batzea eta basoko landaretza zuhaitzei loturik dauden ekintzenetariko batzuk dira, lehen mailako elementu paisajistikoa izaten lagunduz.
  • Basoak basogintzari esker bere garrantzia areagotu du: basogintza ekintzak Euskal Herrian lortu duen arrakastak gaur egun orain dela 100 urte zegoen baso gainazala baino askoz ere handiagoa izaten lagundu du, suposatzen duten abantailak areagotuz. Euskadin zein Europa osoan, baso produktuen erabilerak eragin zuzena izan du area arbolatsuen igoeran.

 

4.- Abantaila teknikoak eraikuntzaren sektorearentzat
  • Zura iraunkorra da eguraldi eta meteorologiari.
  • Zura barruan zein kanpoaldean erabili daiteke.
  • Zuraren mantenua ez da bereziki garestia.
  • Zura ez da material hauskorra , eta ezta intsektu eta plagengatiko erasokor erraza.
  • Zura oso moldagarria da eta adaptagarria arkitektoentzat
  • Zura estetikagoa da , elementu organikoa eta bere harremana hurrekoa eta atsegina da.
  • Zura ez da soilik erabilgarria chaletak egiteko eta egurrezko etxe bat ez da antoju bat.
  • Zura, neurri txiki batzuk harturik, ez du zertan suteen arriskua suposa behar.


Azken finean, Eraikuntzaren Sektorean, zura etorkizuneko material bat da: modernoa, naturala, berriztagarria, manipula erraza eta etxebizitzaren erabiltzailearentzako atsegina.

5.- Sostengarritasunerako berma: ziurtapena
  • Baso bat moztea ez da `ez – ekologikoa´, kontrakoa baizik: baso bat irizpide sostengarriekin kudeatzen denean, hau da, bere iraupena epe luzean ziurtatzean, mozketa basoaren birsortzearen parte bat besterik ez da.
  • Ziurtaturiko zura, bermaturiko zura: argi dago baso gainazal bat era oso desberdinetan kudea daitekeela. Hortik dator prozesua gainbegiratzen duten entitate independenteek igorritako zigilua suposatzen duen basogintza ziurtagiria, egurretik eratorritako produktuak ingurugiro irizpideak betez kudeatuak izan diren basoetatik datozela kontsumitzaileari bermatzeko. Horregatik kontsumitutako zurari eskatutako ziurtapenak Ingurugiroa sustatzen eta basogintza ekintza onak gauzatzen laguntzen du.
 
© Copyright 2009, PEFC Euskadi
Zamudioko Parke Teknologikoa, Kanala Bidea 103 Eraikina 2. Solairua
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.-fax: 94 4543020
Web: Merkatu Interactiva

info@baskegur.org