Kontsumitzailearentzako informazioa

Euskadiko basoen bizi iraupena ziurtatzen duen ziurtapen zigilua duten egurretik eratorritako produktuak erosi ditzakezu.

PEFC zigilua duten produktuen kontsumoak basoen bizi iraupen hobetzen du, berotegi efektuaren gasak gutxitzen ditu eta Euskadin 23.000 pertsonak baino gehiago parte hartzen duen sektore baten iraupena bermatzen du.

Gure basoen iraupenean parte hartu dezakegu egurrezko produktuen erosketan PEFC zigilua eskatuz, ingurumen praktika egokiekin kudeatutako basoetatik datorrela bermatzen duen ziurtapena.

ZELAN LAGUNDU DEZAKEGU BASOEN ETORKIZUNEA

- KONTSUMITZAILEAK baso gainazalen kudeaketa ekologiko bat bermatzen duen zigilu bat eska dezake altzairuak, papera, brikolaketarako elementuak erosterakoan edo eta ateak, leihoen markoak, parkea berriztatzen ditugunean zuraren jatorriagatik galdetu dezakegu eta PEFC zigilua duten produktuak eskatu ditzakegu, jatorrizko lehengaien kudeaketa ekologikoa bermatuz.
Ez da ahaztu behar salmentak kontsumitzailearen eskaria asetzean datzala eta xehekariak merkatuan eskari berriak sumatzen baditu, prestatuta egon behar duela bere hornitzaileei ahalik eta arinez eroslearen exijitzen duena eskatuz.

- SALEROSLEAK eskatzen dituztenentzat ziurtaturiko produktuak bere saltokian izaten laguntzeaz gain bere bezeriari kontsumo arduratsuaren abantailak azaltzen eta PEFC zigilua duten produktuak sustatzen lagundu dezake.

- INDUSTRIA – bai eraldaketarako sektoreak bai zuraren erabiltzaileak – etorkizuna garapen jasangarrian eta ziurtatutako produktuetan datzala jakin behar du, horregatik gai honetan bere jarrera hartzea balio erantsi bat suposatzen du.

- Zuraren ERABILTZAILE PROFESIONALAK (diseinugile eta arkitektoetatik hasita eraikuntza eta arotz bezalako elkarteetara), salerosleak bezala, gehien kontzientziaturiko kontsumitzailearen eskaera berrien hartzaileak izan daitezke eta era berean, bere bezeriaren artean ziurtaturiko produktuak sustatu ditzake.

- ADMINISTRAZIOEK ingurugiro legeak betearaztearen arduradunak dira, baina era berean, bide desberdinen bitartez, Garapen Jasangarriaren sustatzaile papera har dezakete: diru laguntza edo ziurtapenean murgiltzen diren agenteentzako laguntzak, eraikuntza publikoetan ziurtatutako egurraren erabilpena sustatzea, etb.

Azken finean, gure baso gainazalen mantentzea arrazonamenduzkoa eta jasangarria den basoen ustiapen baten bitartez egitea, gizarte osoaren eginkizuna da.

 


© Copyright 2009, PEFC Euskadi
Zamudioko Parke Teknologikoa, Kanala Bidea 103 Eraikina 2. Solairua
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.-fax: 94 4543020
Web: Merkatu Interactiva

info@baskegur.org