PEFC–en historia laburra

PEFC 1998ean sortzen da basogintza sektore pribatuaren borondatezko ekimen batetik, Europako basoen babeserako irizpideetan oinarrituriko bi ministerioarteko batzarretatik: Helsinki (1993) eta Lisboa (1998).

Irizpideak hauek dira:

  • Baso baliabideak eta karbonoaren ziklo globaletara bere ekarpena mantentzea eta garatzea.
  • Baso landaretzaren bizitasuna eta osasuna mantentzea.
  • Basoen funtzio produktiboak mantentzea eta birbaloratzea.
  • Aniztasun biologikoa mantentzea eta garatzea.
  • Basogintza sektorean babeserako funtzioak mantentzea eta garatzea.
  • Basoak gizarteari eskaintzen dizkion gainontzeko funtzio sozio-ekonomikoak mantentzea.

PEFCek estatu mailako ziurtapen konparagarrietarako sistemak ezartzeko esparru bat eta bere elkarrenganako ezagutza eskaintzen du. Espainiar estatua 1998an ekimenera gehitu zen eta PEFC España 1999ko maiatzean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko entitate bat da,basogintza kudeaketa jasangarrian interesaturiko esparru estataleko eta sektorialeko elkarteen, basogintza ekoizleen, industrialarien, salerosleen, kontsumitzaileen eta ONGen partaidetzara zabalik.

PEFC logoa marka bat da kontsumitzaileari merkatuan zein produktu era sozial eta giro arduratsu batetan kudeatuak izan diren basoen zuretik datorrela identifikatzen uzten diona. Prozesua gainbegiratzen duen agente batengatik bermatuta dago.

PEFC Ziurtapenak UNE162 familiako arauen auditoretzatatik hartzen du oinarri.

UNE Arauak

 


© Copyright 2009, PEFC Euskadi
Zamudioko Parke Teknologikoa, Kanala Bidea 103 Eraikina 2. Solairua
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.-fax: 94 4543020
Web: Merkatu Interactiva

info@baskegur.org