Ohiko galderak
Zergatik ziurtatu?
  • Jabeak egurra hobeto zalduko duelako.
  • Basogintza merkatuak eskatzen duelako.
  • Merkatuak gure produktuak bereiztea beharrezkoa delako.
  • Gure zura sustatzeko modurik onena delako.
  • Zura kontsumitzailearengana hurbiltzen duelako.
  • Jabeak bere kudeaketa hobetzekoa tresna gehiago izango dituela.
Ziurtapenera atxikitutako pertsona batek, ze betebehar ditu?
  • Kudeaketa jasangarriaren araudia jarraitzea.
  • Informazioa eskaintzea.
  • Beharrezkotzat jotzen bada, bere kudeaketa auditatu ahal izatea.
Ziurtapenerako sistemak egurrezko produktuetara oso zuzenduta daudela dirudi? Mendietatik eratorritako beste produktu batzuk, hala nola, kortxoa edo urina ziurtatzea posible izango litzateke?

Gaur egun, PEFC sistemak basogintza kudeaketa eta zaintza katea ziurtatzen ditu, hau da, egurrezko produktuak eta egurraren eratorriak, hala nola, zelulosa pasta eta papera. Hala ere, lehen etapa batean aurkitzen da: basoak eskaintzen dituen egurrezkoak ez diren beste produktuetara (kortxoa, urina, etb.) zabaldu nahi da eta horregatik ez da alde batera usten basoaren jolas – erabilera edo basoarekin erlazionaturik dauden bestelako ekintzen ziurtapena.

Ziurtapenetik eratorritako kostuak, noren erantzukizuna da?

Basogintza ziurtapenak baso gainazalen gain egindako kudeaketaren ziurtapena dakar, zeinek ondorioz, lehenengo etapa batetan, jabeak jasan beharko du kostea. Ondoren, industriak ziurtaturiko gainazal horietatik lortu diren produktuen zaintza katearen ziurtapenaren erantzukizuna hartuko du. Azken kontsumitzaileak erabaki beharko du ziurtaturiko produktu bat erosi nahi duen ala ez.

 


© Copyright 2009, PEFC Euskadi
Zamudioko Parke Teknologikoa, Kanala Bidea 103 Eraikina 2. Solairua
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.-fax: 94 4543020
Web: Merkatu Interactiva

info@baskegur.org