Glosa bilduma
Baso auditorea

Auditoretza enpresako teknikaria. Honek, kudeaketako kontrola eta produktuen transformazioares jarraipena egiaztzen du.

Zaintza katea

Eraldaketa katearen kontrola barneratzen duen pauso taldea, produktu bukatua ziurtaturiko lehengaietatik datorrela bermatu daitekeelarik.

Auditore enpresa

Baso unitate batetan ematen den baso kudeaketarako herrialde mailako printzipio edo eta irizpide eta ereduak aztertzen dituen enpresa edo baso produktuaren eraldaketa prozesua jarraitzen duena. Auditoretzaren emaitzak ziurtagiriaren igorpena zehaztuko duen ziurtapenerako entitateari jakinarazten zaizkio eta ziurtagiri hau auditore enpresa berarengatik egin daiteke.

Ziurtapenerako entitatea

Ziurtapenaren eskema sustatzen duen erakundea eta ziurtapen prozesuaren kontrola eta ziurtagiriak igortzen dituenak. Auditore enpresak benetakotzen eta ezagutzen dituenak ere.

Ziurtapen eskema

Prozesua martxan jartzeko beharrezkoak diren aspektu beharrezko guztiak biltzen, balioztatzen eta produktuaren etiketa jartzen dituen basogintza ziurtapenaren ekimena da. Basogintza kudeaketa jasangarriaren ebaluaketa irizpideak jartzen ditu hala nola, prozesua benetakotzeko araudiaren funtzionamendua ere. Era berean, bere jarduteko esparrua herrialde mailakoa, nazionala edo eta nazioartekoa izan daiteke.

Herrialde mailako ereduak

Auditoria aurrera eramaten den herrialde mailako erreferentzia markoa finkatzen duten elementuen deskribapena eta zonalde bakoitzeko zehazketak biltzen dituena. Hauek finkaturik baldin badaude, etiketa igortzeko, analisiaren helburua den baso unitateari aplikagarria den kudeaketak aspektu hauek bete behar ditu. Herrialde mailako ereduak zehazteko prozesua printzipio eta irizpide orokorrak aintzat hartu ondoren egiten da eta normalean, herrialdeko basogintza sektorearen barruan garrantzizko gizartezko agenteen parte hartzea kontutan izaten du. Gehienetan herrialde mailako ereduen definizioa esparru nazionalekoa izaten da.

Basogintza ziurtapenerako printzipioak edo eta irizpideak

Auditoria aurrera eramaten deneko erreferentzi orokorreko markoa finkatzen duten elementuen deskribapena. Etiketaren igorpena egiteko, analisiaren helburua den baso unitateari aplikagarria den kudeaketak aspektu orokor hauek bete behar ditu. Bere diseinua, orokorrean, parte hartze prozesu batetik hasten da.

Baso unitatea

Ziurtapen prozesuaren helberu den baso gainazala. Bat etorri daitezke, edo ez, jabetza baten mugekin.

 


© Copyright 2009, PEFC Euskadi
Zamudioko Parke Teknologikoa, Kanala Bidea 103 Eraikina 2. Solairua
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.-fax: 94 4543020
Web: Merkatu Interactiva

info@baskegur.org