PEFC Euskadi

PEFC ziurtagiri sistemaren lehenengo urratsa kudeaketa jasangarriaren irizpide paneuroparren araberako Euskal Autonomi Erkidegoaren basoen egoerari buruzko dokumentu baten aurkezpena izan zen , Lan hau, zeinetan sendotasuna eta ahulezia sumatzen ziren, 2001eko urtarrilean hainbat agenteengatik eztabaidatua izan zen, hala nola, Administrazioa, basogintza industria, elkarte kontserbatzaile, arkeologiko, ikerkuntza sailak edo nekazaritza sindikatuak.
Bere ekarpenak jaso ondoren herrialde – jokabideak zehaztu ziren. Euskal basogintza egoera bereziak eta jabetzaren tamainak herrialde mailako ziurtapen bat eskatzen zuen.

Barne egitura

PEFC euskalduna bi erakundeek osatzen dute: alde batetik, Herrialde mailako Erakunde Eskatzailea – Basalde -, eta bestetik, basogintza ziurtapenaren erakunde sustatzailea, PEFC Euskadi.
Basalderenhelburua Euskal Autonomi Erkidegoaren herrialde mailako ziurtapena eskatzea da, jabeen eta lursailen datu basea kontrolatzen , dokumentuak tramitatzen, laguntza teknikoa, etb. eskaintzen duen izate beterazlea izanik. Erakunde hau jabe publikoekin eta pribatuekin eta basogintza industriarekin (mintegi jabeak, errematatzaile, baso lanetarako enpresak, zerrategi, paper-fabrika, birrinketa industria, taulak, …) eratuta dago.
PEFC Euskadikbasogintza kudeaketaren jokabideak eta izate beterazle bezala, Basaldek, bete arazi behar dituen jarduera egokirako araudia adostea oinarrizko helburutzat ditu. Beste zeregin bat Euskal Autonomi Erkidegoan ziurtapen sistema hedatzea da, ahalik eta elkarte, elkargo, kontsumitzaile, erabiltzaile eta eragindako edo eta basoen arazoan interesaturiko agente sozial gehien lortuz.

Azken finean, Basalde organo betearazle da, PEFC Euskadi gogoetarako eta Baso Kudeaketa Jasangarrirako filosofiaren sustapenerako organo izanik.

 


© Copyright 2009, PEFC Euskadi
Zamudioko Parke Teknologikoa, Kanala Bidea 103 Eraikina 2. Solairua
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.-fax: 94 4543020
Web: Merkatu Interactiva

info@baskegur.org