PEFC ziurtapena Euskadin PDF fitxategia Print E-posta

PEFC ziurtapen-sistemarekin bat eginda dauden baso jabe eta enpresek gogoan hartu beharreko arauak. Triptikoa PDFan eskaintzen da.

Gogoratu nahi dizugu, ziurtapenarekin bat egitean betetzeko konpromisoaz onartu zenituen baso kudeaketari buruzko jokabideak bete behar dituzula. Hona hemen jokabide horietariko batzuk:

 

  • Ustiaketak egin ondoren, sarbideak eta baso bideak zaindu erabilgarriak izaten jarrai dezaten.
  • Ibai bazterreko landaretza zaindu eta ahal den neurrian hobetzea.
  • Mendian sor daitezkeen espezie naturaletako zuhaiztiak zaintzea bioaniztasunaren mesedetan.
  • Basogintzari ez dagokion hondakinen botaketa ekiditea.
  • Baso lanetan zoruari eta zuhaitzei eragindako kalteak ekiditea, bereziki landaketaren aurreko zereginetan. Makinisten erregistroa dagoen Lurraldeetan, erregistratuta dagoen makinista bat kontratatu eta baso Administrazioari jakinaraztea zein motatako makinak erabiliko diren.
  • Eremuko basozainari jakinaraztea han hemen atzemandako balizko kalte fitosanitarioak, eta horien hedapena ekiditea ahal den neurria.
  • Sua erabiltzeari buruz indarrean dagoen arautegia betetzea, baso administrazioari zuzendutako baimen eskaera barne, hala dagokionean.

BASO KUDEAKETAREN EGUNEROKO JARDUNEAN GOGOAN HARTU BEHARREKOA:

  • PEFC ziurtapenarekiko konpromisoak Basalderen erregistroari atxikitako enpresak edo/eta langileak kontratatzera derrigortzen du, zeintzuek Baso Kudeaketa Iraunkorreko Araubideak jarraitzera konprometitzen diren, edo kontrako kasuan, zeure erantzukizuna da enpresa zein langileek hauek betetzen dituztela bermatzea.
  • Behar beharrezkoa da egindako lan guztien eta mendietan atzemandako gorabeheren erregistroa egitea, baso ustiaketari lotutako agiri guztiak zainduz (administrazioko gestioak, fakturak, erabilitako produktu fitosanitarioak eta ongarriak, etab.).
  • Basaldek proposatutako kontratu ereduak erabili (www.basoa.org web gunean lor daitezke)


PEFC ZIURTAPEN SISTEMAREKIN BAT EGINDA DAUDEN ENPRESEK GOGOAN HARTU BEHARREKO ARAUAK

  • Langileei zuzendutako Baso Kudeaketa Iraunkorra eta Lan Arrisku Prebentzioari buruzko prestakuntza .
  • Lan arriskuen alorrean indarrean dagoen legeria betetzea (arrisku handieneko zereginetan segurtasun ekipamendu egokiak erabiltzea,…).


PEFC ZIGILUA GERO ETA BALORATUAGOA DA EGUNEZ EGUN. ZIURTAGIRIA ESKATU EGURRAREN SALMENTA UNEAN

Ziurtagiria, jabeak edo mozketa egiten duen kontratupeko enpresak esak dezake. Kasu batean zein bestea, ezinbesteko baldintza da mozketa baimena duen agiria izate.

Triptikoa PEFC Euskadi

 

 

© Copyright 2009, PEFC Euskadi
Zamudioko Parke Teknologikoa, Kanala Bidea 103 Eraikina 2. Solairua
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.-fax: 94 4543020
Web: Merkatu Interactiva

info@baskegur.org