PEFC Euskadin
(Data:2015/08/07)

Basogintza Kudeaketa Jasangarria

Azalera (ha): 77.968,98 
Plan Kopurua: 1.329
Kudeatzaile kopurua: 1.218

Zaintza Katea

Bakarkako CdC: 59
Baskegurren multisite: 56

 

 

 

 

Datu eta Estatistikak

BASOGINTZA ZIURTAPENA

 

PEFC 1998ean sortzen da basogintza sektore pribatuaren borondatezko ekimen batetik, Europako basoen babeserako irizpideetan oinarrituriko bi ministerioarteko batzarretatik: Helsinki (1993) eta Lisboa (1998).

 

Irizpideak hauek dira:

- Baso baliabideak eta karbonoaren ziklo globaletara bere ekarpena mantentzea eta garatzea.
- Baso landaretzaren bizitasuna eta osasuna mantentzea.
- Basoen funtzio produktiboak mantentzea eta birbaloratzea.
- Aniztasun biologikoa mantentzea eta garatzea.
- Basogintza sektorean babeserako funtzioak mantentzea eta garatzea.
- Basoak gizarteari eskaintzen dizkion gainontzeko funtzio sozio-ekonomikoak mantentzea.

 

 

PEFC – Euskadi irabazi asmorik gabeko entitate bat da,basogintza kudeaketa iraunkorrean interesaturiko esparru estataleko eta sektorialeko elkarteen, basogintza ekoizleen, industrialarien, salerosleen, kontsumitzaileen eta ONGen partaidetzara zabalik.

PEFC logoa, marka bat da kontsumitzaileari merkatuan zein produktu era sozial eta giro arduratsu batetan kudeatuak izan diren basoen zuretik datorrela identifikatzen uzten diona. Prozesua gainbegiratzen duen agente batengatik bermatuta dago.

PEFC Ziurtapenak UNE162 familiako arauen auditoretzatatik hartzen du oinarri.

 

Basalde, PEFC - Euskadi basogintza ziurtagiria kudeatzeko sortua izan da. Basalde-k bere zerbitzuak Euskadiko hiru Basogintza Elkarteekin elkarlanean eskaintzen ditu, eta basogintza kudeaketa iraunkorreko seilua izan nahi duten baso jabeen zein baso lanetan diharduten enpresen atxikipenak kudeatzen ditu.

Zaintza katea, “Cadena de Custodia de Productos Forestales-Requisitos” delakoan oinarritzen da. Munduko norma hau, baso produktuen trazaketa kontrola egiteko asmoz garatu da PEFC- ren eskutik. Zaintza katearekin, transformazioan erabilitako zur edo ta beste motatako produktuak pefc-eko kriterioekin erabili diren basoetan sostenibilitate jatorria dutela baieztatzen da. Basoen kudeaketa iraunkorraren atzetik dator eta materia legalak eta iraunkorrak erabiltzeko prozedura nahitanahiezkoa da.

 
© Copyright 2009, PEFC Euskadi
Zamudioko Parke Teknologikoa, Kanala Bidea 103 Eraikina 2. Solairua
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.-fax: 94 4543020
Web: Merkatu Interactiva

info@baskegur.org